Iruzki adineko andreak ikustera zihoan. Jakingo al zuten bere eguzki-lorearen argia berreskuratzeko erritu berezirik?+
Iruzkiri hotza ez zion sentiarazten gaueko izotzak, ezta lanbroak estalitako mendien paisaiak ere. Azal finaren pean gordetzen zituen bailarako hezetasuna, sigi-sagazko errekena, errekastoena eta ur-jauziena. Hala ere, hainbesteko hotza sentitzen zuen Iruzkik, ezen airerik gabe geratzen baitzen. Ito egiten zen urpean egon gabe. Bizitzaren korronteak arrastaka eramaten zuela sentitzen zuen. Pisutsu sentitzen zuen gorputza. Dardarek, barne-kezkek eta adi egon beharrak ez zioten uzten egurraren erre usaina aditzen; ezta txorien lehen orduko agurrak entzuten ere.
Pare bat aldiz ziurtatu zuen “Joaldun” apartamentuko atea itxi eta giltzak hartu zituela. Tresanea landetxetik ateratzean, inork ikusi ez zuela egiaztatu zuen. Handik irten eta gero, paparrean zintzilik zeraman eguzki-lorearen medailoia begiratu zuen. Duela guttira arte, eguzki-loreak argi berezia zeukan, baina norbaitek lapurtu zion, betiereko negura kondenatuz.
Hanka izoztu bat bertzearen aitzinean jartzen zuen, norbaitek hurbiletik jarraitzen ote zuen begiratzen zuen bitartean. Ezin zuen arrastorik utzi. Ezin zuen erran ez nor zen ez nondik heldu zen. Beldur horrekin guztiarekin ia ez zuen bere gorputza sentitu ere egiten. Haurtzarotik ez zen Malerrekara bueltatu; pertsona batzuen ustez, “ahantzitako bailara” zena. Ogi usaina zuen furgoneta martxan jarri zuen, ia pentsatu ere egin gabe. Medailoiaren argia berreskuratzeko esperantzaz, ibarreko adineko andreengana abiatu zen, errituren bat edo bertze ezagutzen ote zuten galdetzera. Autotik jaitsi aitzinetik, zapi gorri laukidun bat tolestu eta lepoan lotu zuen. Mari omentzeko janzten zuen zapia, ekaitzen jainkosa su bihurtu zeneko aldia oroituz. Aspaldi ez zuen zirrara hori sentitu; ahantziak zituen magiarekiko eta jainkosekiko sinesmenak. Haiekin berriz harremanetan jartzeak min handia eragiten zion.