Truxa, muxa, rota, kabia, lorra, bien, kost. - Zozketa jolasetan ibiltzen ziren, Ezkurrako harraskan.+
Iruzkik alargunak irriz eta kantuz topatu zituen, ohi bezala. Bertakoak ziren sortzez, eta batzuek “sorgintzat” zituzten. Erraza zen haiek Arocena ostatuan edo Elgorriagako errota zaharrean aurkitzea. Han txintxonean jolasten zein ukenduak eta botika berriak probatzen aritzen ziren, baita haien zendutako senarrez txantxak egiten ere. Gozamena zen haientzat elkarrekin denbora pasatzea. Dagoeneko libre ziren; ez zuten sukaldean edo garbiketa lanetan ibili beharrik. Etapa berri horretan, guztia zalantzan jartzen zuten, eta etengabe hainbat ohitura zahar, abesti eta erritu mantentzen saiatzen ziren.
-Truxa, muxa, rota, kabia, lorra, bien, kost -zozketa jolasetan ibiltzen ziren, Ezkurrako harraskan ura edateko eta deskantsatzeko txandak egiten zituzten bitartean.
Zozketa kanta akitu zenean, hatzak Iruzki seinalatu zuen. Hiru emakumeek elkarri pozik begiratu zioten. -Azkenean zure negua akituko da! -erran zion naturaltasun osoz azken hogei urteetan batere aldatua ez zen Maria Etxeberriak.