Artzainak zintzarri batzuk oparitu zizkien, bere soinuarekin gaitza uxatu ahal izateko.+
-Gustura zaude lagunekin? -gizonak mespretxuzko irribarre batekin begiratzen zion Iruzkiri.
-Nor da hau? -galdetu zion Edurnek Iruzkiri, nahiz eta neskaren dardarek nor zen salatzen zuten.
-Nik sufritu bitartean, irriz ari al zinen? Orain gauza onak ezezagunekin egiten dituzu -indarrez oihukatu zuen Juanek. Oihu egin, eta listua bota zuen.
-Zoazte. Joan zaitezte elkarrekin, ez banandu eta eraman itzazue joare hauek bidaia akitzeko -erran zien neskei Ilargik eta bere txakurrei eta ardiei deika hasi zen bizi-bizi. Ardiei joare bana jarri zien, eta bi txantxangorriri bertze bi joare ttiki-. Jo itzazue joareak etengabe, Iturenera ailegatu arte. Joareek gaitza eta gaiztakeria urruntzen dituzte. Espero dut ni falta naizen artean balio izatea. Segi.
-Iruzki, badakizu nik laguntzen ahal dizudala, beti egin izan dudan gisara. Hain gutxi al naiz zuretzat? -oihuka ari zen Juan, bordari bueltak ematen zizkion bitartean-. Ez zara uste zenuena bezain ona. Badakizu zugatik dena eman dudala, eta ez dudala mespretxu hau merezi.
-Hain zaila al da Iruzki errespetatzea eta bakean uztea? Hamaika aldiz azaldu dizkizu bere arrazoiak, baina zuk ez dituzu ulertu nahi. Iruzki onez onean saiatu da, baina nirekin jai duzu; bakean utzi beharko duzu, nahi edo ez nahi -aurre egin zion Ilargik. Dagoeneko istorioaren zati bat ezagutzen zuen, Iruzkik lotan zegoela erraten zuenarengatik.