Ibaietako bidaia amaitu zutenean, bailararen bizkarrezurra ura zela sentitu zuten.+
Edurnek eta Iruzkik txantxangorrien ondoan korrika egin zuten. Inguruko zuhaitzen enborrak urratuta zeudela ikusi zuten. Odolaren eta malkoen arrastoak ageri ziren; etsipenarenak. Arrasto egin berriak. Bazirudien Juanek lur horiek bereak zirela sinetsia zuela, eta Iruzki haren harrapakina zela.
-Juan gure atzetik ibili izanen da denbora guztian. Ez zintuztedan arriskuan jarri behar. Barkatu... -negar-zotinka ari zen Iruzki.
-Ez eskatu barkamenik. Ez dut istorioa ezagutzen, baina badakit ez zarela haren ekintzen erantzule. Orain garrantzitsuena Juanengandik urruntzea, bidaia akitzea eta gure burua babestea da -erran zion Edurnek.
-Nola ailegatuko gara Itureneraino Juanek gu ikusi gabe? -galdetu zuen neskak urduri.
-Errekan barna baldin bagoaz, azkarrago eramaten ahal zaitut -erantzun zion ahots apalez-. Arnasketak egin ditzakezu?
Iruzki errekako uretan murgildu zen. Ibaiek zainen antza hartzen zuten, mendietako elurra urtzen zenean. Iruzkik bere baitan zeramatzan ibaien hezetasuna, errekak eta ur-jauziak, eta horrek askeago sentitzen lagundu zion. Edurneren besarkadan babesturik, ez zuen urruneko garrasiek eragindako hotz ebakitzailea sentitzen. Arnasa sakon hartu zuen, eta uretan barneratu ziren, goroldioak, iratzeak eta haltzak lagunduta. Oraingoan, naturarekin harremanetan jartzeak ez zuen hain deseroso sentiarazten.
Ura lagun zutela, igeri zihoazen. Orduantxe ohartu zen Iruzki bidaia errekan barrena egitearen garrantziaz. Urak elkartzen zituen bailara hartako herriak, elikagaiak, ekonomia eta lanbideak. Arnasa hartzeko burua ateratzen zuen bakoitzean, txantxangorriek nola laguntzen zioten sumatzen zuen. Pixkanaka egurraren usaina aditzen hasi zen; herriak geroz eta hurbilago zituen.