Bere sustraiei esker, berezkoa zuen indarra berreskuratu berri zuen. Orain, Iruzkik berea zuen argia bilatzeari ekingo zion.+
Berotan sartzeko, eta gainean zeraman arropa pisutsua kentzeko, Iruzki “Joaldun” gelara bueltatu zen. Bere buruari galdetu zion ea Tresanean atseden hartzen ote zuten izaki magiko eta erdi magiko guztiek. “Ahantzitako bailara” ezizena etorri zitzaion orduan burura; baina berak uraren eta magiaren bailara zela sentitu zuen.
Bere buruarekin geroz eta hobeki sentitzen ari zen heinean, berezkoa zuen argia berreskuratzeko ordua iritsi zela erabaki zuen. Iruzkik argi zuen:
- Bihar egun handia izanen da.
Bere buruarekin geroz eta hobeki sentitzen ari zen heinean, berezkoa zuen argia berreskuratzeko ordua iritsi zela erabaki zuen. Iruzkik argi zuen:
- Bihar egun handia izanen da.
15