-"Joaldunen ibilbidea bi egunetan banatzen da. Atzendua zenuen?" +
-Zergatik zaudete denak irribarretsu? -galdetu zuen Iruzkik deseroso samar.
-Gaur joaldunak Zubietatik Iturenera etorri badira ere, bihar alderantzizko bidea eginen dutelako. Joaldunen ibilbidea bi egunetan banatzen da. Atzendua zenuen?
Momentu horretan, Mariren zapi gorria, artilezko txalekoa eta Ilargiren joareak begiratu zituen. Horrekin batera, baso-igel gorriak emandako koloretako zintak hartu zituen. Emakume guztiak arrunt eskuzabalak eta jatorrak izan ziren berarekin.
-Haiekin bat egin utziko didate?
-Ttuntturroa falta zaizu. Gaur arratsean eginen dizut bat -erran zion Tontorgorrik.
-Zure istorioa kontatzen hasteko garaia da -Edurne hunkituta eta harro zegoen, laguna joaldunen pausoak praktikatzen ikustean.