Oinez zihoaztela, soroak eta zerua zaintzen zituen artzain batekin topo egin zuten.+
Ilunabarreko kolore morexkak urdin bihurtzen ari zirela, Edurne uretatik atera zen. Ilargia ezkutatuta zegoen arren, izarrak agertzen hasi ziren. Belai batzuetan barna pasatzen ari ziren bitartean, bi artzain txakur hurbildu zitzaizkien ongietorria ematera. Hainbertze ardiren joareak aditzean, minutuz pare batez itxaron zuten han zegoen artzainarekin solastatu aitzinetik. Orduan galdetu zioten ea garaiz zebiltzan joaldunen irteera ikusteko. Baietz erantzun zien, eta
hurbil zegoen borda batera eraman zituen, atseden har zezaten.
Hiru emakumeak gazta afaltzen ari ziren. Iruzki hotzez dardarka ari zenez, Ilargi izeneko artzainak larru batzuk atera zituen neska estaltzeko. Ilargi Ameriketara joan behar izan zuten artzainei buruz solastatu zen, eta baita haien artean lurrengatik izaten zituzten liskarren inguruan ere.
-Bitxia da hemen lursailak zehazteari eta mugak jartzeari ematen dioten garrantzia -erran zuen Iruzkik aharrausi artean.
-Hala da. Horrela, artzainek argi dute zer den haiena eta zer bertzeena. Modu horretan, bakoitzak bere baliabideak kudeatzea errazagoa zen; zer egiten ahal zuten eta zer ez -hitza hartu zuen Edurnek.
-Ilargi, berezko dirdira duzula dirudi... -gehitu zuen Iruzkik, arratsa iritsi zela ohartzean-. Nire medailoi honek lehen argia egiten zuen. Ez duzu jakinen nola piztu dezakedan, ezta?
-Praktika kontua da -erantzun zion irribarre gozo batekin.
-Praktika? Zer erran nahi duzu horrekin? -galdetu zuen Iruzkik, nekearen ondorioz begiak ixten ari zitzaizkion bitartean.
-Noski; argi hori ez da medailoiaren argia, zurea baizik. Denok daukagu berezko argi bat. Nik, erraterako, nire argiarekin hildakoak gidatzen ditut ilberrian. Mundua mundu zenetik, nire ahizparen argia islatzen dut, Eguzkiaren argia, hain zuzen. Zurekasuan, berriki hasi zara lan horretan.
-Orduan atso zahar haiek sinetsarazi zidaten argia medailoiarena zela? -Iruzki nahasita zegoen.
-Ez. Ziur nago haiek errandakoa errepasatzen baduzu, ohartuko zarela ez zutela halakorik erran. Haien bidez, bakoitzaren egoerari buruzko ezagutza eskura daiteke. Batzuetan, ezagutza hori metafora bidez adierazten dute -azaldu zuen Edurnek.
-Noizbehinka defentsiban jartzen naiz, eta ez naiz inorekin fidatzen. Ongi pentsatuta, zera erran zidaten: “Zure argia itzuliko da”- Iruzki ohartu zen Tontorgorriren, Mariaren eta Juanaren argia bere sorlekuarekiko eta lagunekiko maitasunean; eta Ilargirena... Oraindik ez zuen ongi ezagutzen. Denek zerbait berezia zuten, eta Iruzkik berea aurkitzen ahal zuela ulertu berri zuen. Izarretara irribarrez begiratu zuen, eta pixkanaka begiak ixten hasi zen, Edurneren besoetan zegoela. Bertze biek naturaren zikloei buruz haien begiradetan zegoela; Edurnerena, berriz, eta jainkosen inguruan hitz egiten jarraitu zuten.