Han Iruzkik baso-igel gorriak ezagutu zituen, indartsuak ziren eta bizitzaren alde egiten zuten beti.+
-Galdera bat egiten ahal dizut? -galdetu zion Xabik Iruzkiri bere hanken artean saltoka ari zen bitartean.
-Bai, noski.
-Badago zabortegietan bizi den gizakirik? Izan ere, udan bata bertzearen atzetik etortzen dira, bide guztiak zikinduz, eta gainera, harro errepikatzen dute: “Urtegia denona da”; “Gure etxea ere bada”, eta dena zakarrez betetzen dute.
-Ez, zoritxarrez bada jendea ez dena sortzen duen zaborraz arduratzen.
-Hau da, orduan badaude bertakoak diren gizakiak eta bertze batzuk “inbasoreak” direnak. Antzeko zerbait pasatzen da seinaledun ibai- karramarroarekin; bertako karramarroa jan eta ekosistema hondatzen du. Parasitoen moduan... -erran zuen Xabik bere baitan.
Iruzki uretara hurbildu zen, eta bere burua islaturik ikusi zuen, igelen arrautzen artean. Edurnek bertara eramatearen arrazoia ulertu zuen. Baso-igel gorriak ez zuen baliabide nahikorik hain berekoiak ziren gizaki haiengandik babesteko.
Batzuetan, badago azpian harrapatzen zaituen jendea; Juan zen horren adibide.
-Indartsuak zarete -erran zion Iruzkik irriño bat ezpainetan zuela.
-Guk lamiekin mintzatzeko aukera izan genuen, eta haiek biologoekin. Baina espezie batzuek, minaren minez, jada ezin dute hitz egin. Eta bertze batzuek, zoritxarrez, ez dute nork entzun.
Iruzkik aditutakoa ulertzen ahal zuen.
-Zu ere ausarta zara. Ez ahaztu -Xabik txapel azpitik koloretako zenbait zinta atera, eta Iruzkiren ileko txirikordan lotu zituen. Kolore horiek guztiek bizitzaren ospakizuna irudikatzen zuten, munduko espezie guztien omenez.
-Bai, indarrak batu behar ditugu. Hemen ulertzen eta maitatzen nautela sentitzen dut. Hori da garrantzitsuena -erran zuen Iruzkik Edurne eta Xabi begiratuz.
-Hori da! Badago maite eta babesten gaituen jendea ere -hori erranda, Xabi bertze igelekin batera kantatzera joan zen.