Iruzki triste zegoen, ez baizen Joaldunen irteera ordurako iritsi.+
Iturenera ailegatu zirenean, joaldunak Tresaneako lorategian zeuden, lasai ederrean.
Zubietako buelta egina zuten ordurako. Iruzkik joaldunak ikusi zituen, eta han zeuden adineko emakumeen ondoan eseri zen, lur jota. Iruzkik ezin izan zituen ikusi isopoaren edo azotearen zaldi ileak lurra laztantzen eta udaberria ernatzen.
-Zer duzu buruan, neska? -galdetu zion Tontorgorrik.
-Ezin izan dudala ibilbidea akitu joaldunak atera aitzinetik, zuek erran zenidaten bezala. Horregatik, baliteke Juan berriz ere bueltatzea; ez dut nire zorigaitza uxatzea lortu. Gainera, udaberria hasiko da, eta nik ez dut Zubietako, Aurtizko eta Iturengo joareen soinuez gozatu. Niretzat joaldunak ez dira euskal kulturako pertsonaia soilak, hein batean, magikoak iruditzen zaizkit.
-Hala dira; tradizioaren, magiaren, urtaroen, animalien eta gizakien arteko lotura omentzen duen erritua da -erran zion Juanak, begi-keinua eginez.
-Ez da emakumeen eta gizonen arteko bereizketarik egiten. Une batez, gizakia naturako elementuei esker eraldatzen da, eta errituaren bidez, bertzeei laguntzeko aukera du -gehitu zuen Mariak irribarre eginez, mahaiko joareei begiratzen zien bitartean.