"- Malerrekako bailara zeharkatu behar duzu Joaldunak irten aurretik".
"- Txarra dena eramango dute, udaberria esnatuko dute eta orduan zure argia itzuliko da".+
-Denbora pasa da azkenekoz egon ginenetik. Zer behar duzu, Iruzki? -galdetu zion Tontorgorrik, bertze alargun batek-. Mandatuak nork egin zozketatzen ari ginen, eta zuri tokatu zaizu.
-Medailoi hau daukat, orain dela gutti arte babesten eta argitzen ninduena. Baina arrunt istorio luzea da, eta oraingoz, nahiago dut horren inguruan ez solastatu.
-Eguzki-lorearen babesaren bila zatoz -gehitu zuen Etxaienezeako Juanak. Emakume haiek benetako Iruzki ikus zezaketen. Etxean bezala sentiarazten zuten.
-Malerreka osoa gurutzatu ezazu. Bide zaharrak hartu behar dituzu, errekaren bidea segituz. Ibilbide zirkularra da. Iturendik abiatu zara? Hala bada, han akitu behar duzu, eta gogoan izan joaldunak atera aitzinetik ailegatu behar duzula hara -mintzatu zen emakume altua.
-Urtero bezala, joaldunak gaitza eta zorigaitza eramateaz eta udaberria ernatzeaz arduratuko dira. Orduan itzuliko da zure argia -segitu zuen Tontorgorrik.
-Mila esker -eskertu zien Iruzkik indarra eta bizitasuna ematen zioten emakumeei.