"Ibaiak jarraituz bailara ezagutuko dugu", esan zuen laminak, erdi ahate erdi gizakia zen izakiak.+
-Iruzki? -galdetu zuen ahots batek.
-Bai, ni naiz -beldurrez erantzun zuen.
-Erran berri didate erreka guztietan barrena ibiliko zarela. A zer nolako poza! Azkenean norbait gu ezagutzera heldu da! Zure gidari izanen naiz -erran zion Edurnek-. Nirekin bailara barrenetik ezagutzeko aukera izanen duzu.
Iruzkik erdizka aditzen zuen kideak errandakoa. Beldur handia sentitzen zuen...
-Iruzki -Edurnek eskutik heldu zion, desagertzen ari zela ikusita. -Horrela ezinen duzu Malerreka ikusi, ez sentitu. Badakit ez dela erraza izanen, baina hartu arnasa sakon eta ahalik eta gehien mantentzen saiatu.
Oraindik ere sakon arnastea kostatzen bazitzaion ere, horretan saiatzerakoan nolabaiteko zirrara sentitu zuen gorputzean.
-Orain, airea poliki-poliki bota. Arrunt ongi -zoriondu zuen Edurnek.
Pixkanaka txoriak eta intsektuak aditzen hasi zen. Iruzkirekin solastatzen ari ziren, baina oraindik ez zuen hizkuntza hura ulertzen.
-Entzun. Zurekin nago -jarraitu zuen Edurnek-. Zurekin gaude. Landaretzak izaki bakar bat zela zirudien, euri-tantetan kulunkatzen zena.