"- Bailarak zaindu eta goxatu nahi zaitu. Ez ahaztu, zure lurrek duten magiak osatuko zaitu".+
Oinez zihoazen bitartean, Iruzki ahalik eta gehien lasaitzen saiatu zen. Baina bat-bateko soinuren bat adituz gero, berriz sentitzen zuen beldurra. Juanen irudia bueltan zetorren, bertze behin ere; ehunka urteko gaztainondoen artean ikusten zuela iruditzen zitzaion. Argi apal eta lanbro artean, ustez, itzalak ikusten zituen. Atzetik jarraika zuela sentitzen zuen. Pentsamendu horrek erabat geldiarazten zuen neskatoa, eta ahal zuen guztia egiten zuen, berriz lasaitzeko asmoz.
-Zaila da. Horrela arnasten jarraitu behar al dut? -galdetu zuen Iruzkik birikak husten zituen bitartean-. Ez dut uste ahalko dudanik.
-Ez, lasai egon; ahal duzuna egin. Eta arnasketan laguntza behar baduzu, erradazu. Bidaia hau zuretzat da! Lagun batzuk ezagutzeko zenbait geldialdi pentsatu ditut -irribarre egin zuen Edurnek-. Eta erradazu momentu oro zer moduz zauden eta zer behar duzun.
-Zer... zer... behar dudan? Egia erran, oraintxe bertan eskertuko nuke nire pentsamenduetatik urrunduko nauen istorioren bat.
Edurnek kontatu zion lamiak jatorriz Bertizaranakoak zirela, baina gai horrek nolabaiteko eztabaidak sortzen zituela haien artean. Izan ere, batzuek zioten itsasokoak zirela, eta bertze batzuek, berriz, errekakoak zirela. Hala ere, behar zenean, guztiek bat egiten zuten naturaren alde egiteko, eta elkarlanean urrezko objektuak sortzeko. Errate baterako, lamietako batek urrezko aizkora sortzen zuen, aizkolarien lehiaketako txapeldunari emateko. Lamiek dena elkarbanatzen zuten, eta ez zuten objekturik gordetzen, behin baino gehiagotan gizakiek esku hutsik utziak baitzituzten. Orain, nahiago zuten guttirekin bizi eta bizitza xumea izan. Edurneren poza eta solasa hagitz kutsakorrak ziren.
-Zer diren gauzak... Guri eskolan kontatzen ziguten lamiak jeloskorrak, mendeku-zaleak eta gaiztoak zirela -erran zuen Iruzkik haserre antzean.
-Leku guztietan dago horrelako jendea. Nori uste duzu interesatzen zaiola emakumeak sorginak eta deabruak direla kontatzea? -goxoki galdetu zion Edurnek.