Iruzkik begiak itxi eta txorien eta intsektuen musikaltasunarekin konektatu zuen. +
Iruzkik ederki zekien zertaz ari zen. Berak ere halako zerbait bizi izana zuen. Orduantxe gogora etorri zitzaion Juanek behin eta berriz erraten ziona: “Zu zara hau onartzen ari dena. Ez duzu nigan sinesten; nirekin beldurtzen zara, eta beldur horrek nire amorru-erasoak eragiten ditu. Indartsuagoa zinela uste nuen”. Oharkabean, estutasunaren ondorioz, Edurneri besotik heldu zion, pentsamendu horiek atzean uzteko asmoz.
-Etorri, etorri, etorri, begiratu niri -erantzun zion Edurnek maitasunez. Xamurtasunez solastatzen segitu zuen-. Begira iezadazu begietara. Ez dago. Nirekin salbu zaude. Badakit kostatzen zaizula, baina hartu arnasa sakon. Arnasketa errepikatu behar dugu, baina orain begiak irekita.
-Zure lagun txantxangorria ikusten ari naiz -erran zion Iruzkik barneratzea lortu zuen aire apurra baliatuz.
-Orain zure laguna ere bada. Leku honek babestuko zaitu -irribarre egin zuen Edurnek.