Erritmo onean Aurrera egin zuten Leurtzako urtegietaraino.+
Edurnek Iruzkiren beldurra ulertzen zuen, eta haren ondoan zegoen, aitzinera segitzeko indarrak emanez. Horrela, erritmo onean ailegatu ziren Beintza eta Urrotzen artean dauden Leurtzako urtegietara. Iruzkik arnasa berreskuratu zuen, igel itxura zuen marmolezko estatua baten kontra jarrita. Bidetik oinez segitu zutela, Iruzkik lurreko hostoak ukitzeko geldialditxo bat egin zuen. Izugarri gustatzen zitzaion orbelen soinua eta hosto arteko ur tantak sentitzea. Bat-batean, haren ondoan zerbaitek salto egin zuela iruditu zitzaion, eta kolpetik beldurtu zen.
-Zer da?
-Baso-igel gorriak dira. Entzun.
-Kantuan ari dira? Zergatik dute hain kantu tristea? -harritu zen Iruzki.
-Abesti honek ehizatzen gintuzten garaiko istorioa kontatzen du -ahots goibel batek erantzun zuen; igel batena zen. Uretan zeuden arrautzak begiratzen ari zen, triste samar-. Hil ondoren, zakuetan sartzen gintuzten. Ez du zentzurik, ez duzue uste? Hain ttikiak gara, ez baitugu gosari baterako ere ematen. Ahantzi aurretik, nire izena Xabi da.
-Edozein laguntza ongietorria da -gehitu zuen bertze igel batek Iruzkiren medailoia begiratzen zuen bitartean-. Bailaran ongi dakigu eguzki-loreek babesa ematen dutela. Emanen zeniguke?
-Aunitz sentitzen dut, baina haren argia berreskuratzen saiatzen ari naiz, ni ere babesten ninduelako -hasperen eginez erantzun zion Iruzkik. Begiak indarrez itxi zituen, bazekielako lehenik bere burua babestu behar zuela.
Edurne lagunaz harro sentitu zen, Iruzki bere burua zaintzeko gai zela ohartu baitzen. Praktika kontua zen. Momentu batez, haren bularraldea argituta zegoela iruditu zitzaion. Une horretan, Iruzkik motxilatik jatekoa atera zuen: txokolatezko taloak, gaztain batzuk eta ura. Igelen kantua aditzen zuten bitartean, jaten hasi ziren. Edurnek azkar batean zerbait jan zuen, uretara ahalik eta agudoen joateko. Irribarrez uretan murgildu, eta jauzika eta piruetak egiten hasi zen, igerilari sinkronizatu baten pare.
Iruzkik gauzak jaso zituen. Indarberrituta zegoen, ibilaldiaren ostean.